Ekainaren 1erako prestatu du Oiartzungo Girizia elkartearen mendi sailak hurrengo irteera. Nafarroan barrena ibiliko dira, Lizarraga-Beriain-Unanu bidea eginez. 20 bat kilometroko bidea da oinezkoek egingo dutena, 5-6 ordutan egitekoa, eta bizikletaz egiteko bidea ere prest dute, 40 kilometrokoa, Lizarraga eta Unanu artekoa.
Ekainaren 1ean 07:00etan aterako da autobusa ikastolatik. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da, eta izena ematerakoan 20 euro aurreratu behar dira. Amazkarren eta Garmendi txokolategian eman daiteke izena, baita
on line ere.
Bidea bizikletan egin nahi dutenek hori zehaztu behar dute izena ematen denean.