Erdi Aroko azokari ekin diote dagoeneko Behobian
Behobiako merkatariek I. Erdi Aroko azoka antolatu dute astebururako auzoan barrena. Atzo ireki zituen azokak ateak lehen egunez; halere, gaurtik igandera bitartean espero dute jende gehien erakartzea. Elikagai, edari, taberna eta ofizio tailerrak ikusteko aukera izango dute asteburuan Behobiaraino hurbiltzen diren lagunak.