Udako kirol eskaintzan izena emateko epea astelehenean zabalduko du Elorsorok
Bederatzi kirol jarduera eskainiko ditu Elorsoro Kiroldegiak udaran 4 eta 16 urte arteko haurrei begira, eta horietan izena emateko epea zabalduko du astelehenean. Igeriketa, padela, spinninga, aerobika, saketa, eskalada, BTT, dantza eta lerro irristaketaren artean aukeratzerik izango dute Oiartzungo haur eta gazteek.
Berrikuntzarekin heldu da eskaintza aurten, gainera. Helduentzako antolatu dituzten jarduerak dira berrikuntza. Aukeran izango dute azken horiek spinninga, aerobika, lerro irristaketa familian eta nordik walkinga.
Ekianaren 23an hasiko da lehenengo txanda eta abuztuaren azken astean izango da azkena. jardueren arabera oradaindu beharreko prezioa aldatzen dela azaldu dute arduradunek, baina 28 eta 52 euro artean balio dute jarduerek. Izena emateko berriz, Elorsoro kiroldegira jo beharko dute interesdunek.
Elorsoroko eskaintzaz gain, Oarsoaldeko Kirol Mahaiak Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian antolatu dituen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute oiartzuarrek. Honakoarekin, Oarsoaldeko lau udalek kirol eskaintza elkarrekin antolatzen duten hirugarren aldia izango da.