Portuko trafikoak goranzko joerari eutsio dio
Portuko Agintaritzak zabaldutako datuen arabera, apirilean 296.117 tona mugitu ditu portuak, eta honenbestez, urte hasieratik hona 1.126.140 tona manipulatu dituztela jakinarazi dute, iaz, epe berean baino %30 gehiago. “Hilabetez hilabete sendotzen doaz datu positiboak”, dio Portuak. Beste behin ere produktu siderurgikoak dira gehien manipulatzen dituztenak, merkantzia guztien %40,53. Produktu siderurgikoen trafikoak %45 egin du gora iazko datuekin alderatuta, eta txatarrarenak %74.
Bestetik, automozioaren trafikoak bere onera itzultzen ari dela jakinarazi du Portuak. Trafikoaren jaitsiera txikitzen ari da hilabetez hilabete. Otsailean jaitsiera %14,56 izan zen, martxoan %5,28koa eta apirilean, aldiz, %2.97koa.
Arrantzak, berriz, behera jarraitzen du. %14 egin du behera, iazko datuekin alderatuta.