Kukairen 'Gelajauziak' abiatzear
Datorren ostiral eta larunbatean (hilak 16 eta 17) Leioako Umore Azokan aurkeztuko du Gelajauziak ikuskizun berria Kukai dantza konpainiak.
Konpainiak eta Cesc Gelabert koreografoak prestatutako ikuskizuna da, eta herri dantzak dira gai nagusia. Zehazki, Nestor Basterretxearen Akelarre eskulturaren inguruan eraiki dute ikuskizuna.
Asteartean egingo dute prentsaren aurrean aurkezpen ofiziala, San Telmo Museoan. Bertan parte hartuko dute Jon Maia proiektuko zuzendariak, Cesc Gelabert koreografoa, Iraia Oiartzabal (jantzi diseinadorea eta Ana Lopez Leioako Umore Azokako zuzendariak.