
Irun Txartelaren aurkezpena
Irungo kiroldegietara sarbidea edota izapideak errazte aldera aurkeztu dute aste honetan Irun Txartela Jose Antonio Santano alkateak eta Pedro Alegre Gizarte Informazio eta Parte Hartze zinegotziak. Irungo administrazio publikoaren zerbitzu elektronikoak ere erabili ahal izango dira txartelarekin.
Horiek horrela, txartelak ahalbidetuko ditu besteak beste: HAZ bulegoan burutu beharreko izapideak, udalaren wifi guneetara sarbidea, udal kiroldegietara eta udal kirol azpiegituretara sarrera, Ikust Alaia liburutegiko zerbitzuak, udalak bultzatutako parte hartze prozesuetan iritzia ematea, on-line bozketetan parte hartzea, eta informazio pertsonaleko izen emateak.
16 urtetik gorako irundarrak eskatu ahal izango dute Irun Txartela.
Era berean, udaleko ordezkariek jakinarazi dute herritarrek txartelaren irudia bozketa bidez aukeratuko dutela. Hala, interesa duten lagunek tokiko gobernuaren
webgunean erakutsitako lau txartel ezberdinen artean gustukoen dutena erabakiko dezakete.