Herriak Erabaki kanpaina aurkeztuko du
Europako Hauteskundeen testuinguruan, EH Bilduk batzar irekia egingo du, gaur, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean. Herriak Erabaki kanpaina aurkeztuko du bilera horretan, eta helburu eta plangintzen berri emango du. Ondoren, afari merienda izango da.
Gaur Europa “krisi sozioekonomikoaren iturburuetako bat bezala” jotzen dela adierazi du EH Bilduk, baina gogorarazi du “erabakitzeko eskubideen prozesuak normaltasun handiagoz bizitzen den jokaleku politikoa ere” badela, eta estatu berriak sortzeko erreferendumak egiteko aldarrikatzen den burujabetzaren eztabaidan presente egon behar duela Euskal Herriak.