Foru aldundiaren partaidetza tailerra egingo dute etzi musika eskolan
Oarsoaldean 500.000 euro non inbertitu erabakitzeko partaidetza tailerra egingo du etzi foru aldundiak Lezoko musika eskolan. 11:00etan hasiko da tailerra eta bertan parte hartzera deitu dituzte lezoarrak proposamenak egiteko. Tailerraz gain, herritarrek esku orriak jasoko dituzte etxeko postontzietan ekarpenak egin ahal izateko edo interenet bidez proposamenak helarazteko auera ere izango dute. Eskualderao onuragarriak diren egitasmo proposamenak Udaletxean, Osasun Zentroan, liburutegian, Pasaia-Lezo lizeoan, kiroldegian, Lezo Herri Eskolan eta Altamirako auzo elkartean jarri dituzten postontzietan utz ditzakete lezoarrek.