EAJk Hondarribian abiatuko du ostegunean Europarako bidaia
Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Hondarribian hasiko du gaur Europako Parlamenturako Hauteskundeetarako kanpaina. Benta zaharreko aparkalekuan egingo dute kanpainako hasiera ekitaldia, 22:00etan. Aurretik badia itsas ontziz zeharkatuko dute eta Jean Telletxea Ipar Euskal Herriko hautagai jeltzalea jasoko dute.
Hondarribira bueltan, Telletxeak, Izaskun Bilbao EAJren hautagai zerrenda buruak, Andoni Ortuzar jeltzaleen presidenteak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hitz egingo dute.