Diego San Jose gidoilaria
Irungo Udalak aste honetan jakinarazi duenez, Diego San Josek egingo du jaietako irekiera ofiziala.
Ocho apellidos vascos filmaren gidoilarietako bat da San Jose irundarra, eta aipatutako ikus-entzunekoarekin lortutako ospea medio erabaki du udalak pregoilari izendatzea.
1978. urtean jaio zen San Jose eta Anaka auzoko ikastetxe publikoan burutu zituen lehen ikasketak. Pio Baroja institutuan ikasi zuen ondoren eta bertan idatzi zuen lehen film laburraren gidoia,
Pio Baroja Connection. Hainbat gidoi idatzi ditu irundarrak orduz geroztik, tartean, Vaya Semanita saioarenak ere. Bertan hasi zen Borja Cobeagarekin gidoiak idazten. Gaur egunera arte luzatutako elkarlana da San Jose eta Cobeagarena, elkarrekin idatzi baitzuten
Ocho Apellidos Vascos-en gidoia. Joaquin Sabinaren inguruko musikalean ere lagundu zuen eta libururen bat ere idatzi du.
Ekainaren 23an, San Juan bezperarekin batera irakurriko du pregoia San Josek.