'Cinco mujeres con el mismo vestido' antzezlanarekin, komedia, kulturgunean
Lasarte-Oriako Lan eta Lan konpainiak Cinco mujeres con el mismo vestido antzezlana aurkeztuko du, larunbat honetan, hilak 10, 20:00etan, Niessen kulturgunean. Sarrerak 3 euro balio du.
Obra horren gai nagusia bost emakume horietako baten ezkontzan oinarritzen da, ohorezko dama batekin ezkonduko da. Bost emakumeek soineko bera eramango dute, baina nortasun ezberdinak izango dituzte. Komedia dibertigarria dela aurreratu dute antolatzaileek, eta “barrea ziurtatuta” dagoela.
Joan den urtarrilaren 31n Itzatu konpainia Lasarten izan zen antzezlan bat ematen, eta orain lasartearrak izango dira Errenteria-Oreretan antzezlana aurkeztuko dutenak.