Goizean iritsi eta gauean irten. Egun bat emango dute inguruan bihar goizean Pasaian porturatuko den
Adonia bidaiari ontzian datozen turistek. Portuak jakinarazi duenez, ontzia 09:30ean bokaletik sartuko dela espero dute, eta 10:00ak inguruan Buenvistako kaian lehorreratuko dira turistak. Irteera ordua, berriz, 21:00etarako dute aurreikusia.
Bigarren aldiz porturatuko da Pasaian
Adonia. 2012an ere hemen izan zen eta bere etorrera ikusmin handia piztu zuen inguruko biztanlerian. Jende asko bertaratu zen orduan itsasontziaren porturatzea ikustera.
Portu Agintaritzako iturriek jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritza eta Oarsoaldea eskaintza turistikoaren berri emango diete bidaiariei, itsasontzian bertan jarriko duten informazio mahaiaren bitartez.
Bidaiari ontzia Burdeosetik dator eta Oportora doa. Southamptonetik irten zen lehengo maiatzaren 5ean, eta Sevilla, Tanger, Portimao, Lisboa eta Miarritzetik igarota, hara itzuliko da berriro hilaren 21ean.
Irailaren 5ean beste bidaiari ontzi bat porturatuko da Pasaian: Seadream I, Sea Dream Yatch Club ontzi-enpresarena.