EAJk Eskalerilako arazoa konpontzeko eskatu dio Bilduri
Jeltzaleen arabera Bildu ez da errespetatzen ari udalbatzak hartutako erabakia, hala eskatzen zuen mozio bat aurrera atera zen arren, Udal Gobernu Taldeak ez duelako interesik azaldu Herrera-Ospitaletxoko kota arazoa konpontzeko. Zonaldearen irisgarritasuna hobetze aldera, Pasaiako EAJk Eskalerilan igogailu bat jartzea eskatzen zuen mozio bat aurkeztu zuen martxoko plenoan. Bilduk babestu ez zuen arren, jeltzaleen mozioak aurrera egin zuen, baina EAJ kexu da orain, haien aburuz, Agirregabiria alkateak ez duelako gai honekiko interesik azaldu eta ez duelako aurrerapausorik eman. “Mozioa kajoi batean gordetzen ez diotela utziko” ohartarazi diote jeltzaleek Agirregabiriari.
Atzoko plenoan gaiaren gainean galdetu zion jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek alkateari. Agirregabiriak erantzun zionez, “gobernuak gaia dagokion erakundeari”– Portu Agintaritzari– jakinarazi dio, “onartzen diren mozio guztiekin egiten den bezala”. Baina gobernuaren jokabidea ez da jeltzaleen gustukoa:”Ulertzen ez duguna da Agirregariak la Herrera osoa berritu behar dela aitzakia gisa hartzea bertan ezer ez egiteko”, azaldu du bozeramaile jeltzaleak. “Ez al da logikoagoa pasaitarrek izan ditzaketen arazoei poliki-poliki eta banan-banan konponbidea ematea? Agian hau guztia ez da lehentasunezkoa Bildurentzat” adierazi dute jeltzaleek. Zentzu horretan, EAJk Bilduri eskatu dio lehen urratsak ematen hasteko eta beharrezko erakundeekin hiz egin eta biltzeko.