Kirola gustuko duten haurrek eta gazteek 25 jarduera izango dituzte aukeran aurtengo udan Oarsoaldean. Gaur eguerdian aurkeztu du Eskualdeko Kirol Mahaiak aurtengo eskaintza, Donibanen. Han azaldu dutenez, 4 eta 16 urte bitarteko haurrei ez ezik, aurten lehendabizikoz helduentzako eskaintza prestatu dute. Honenbestez, 16 urtetik gorakoek igeriketa, aretoko jarduerak, padela edota Nordic Walkinga egiteko aukera izango dute.
Hiru urte dira eskualdeko lau udalek eskaintza bateratua aurkezteari ekin ziotela, eta gaurko aurkezpenean esan dutenez, balorazioa oso positiboa da, eskaintza komunean jartzen hasi zirenez geroztik, are oparoagoa delako kirolen aukera, herrietan zein eskualdean. Urtetik urtera jarduera mota gehiago eskaintzen dituzte. Hona, zehazki, aurtengo eskaintza:
Lezon: tenisa, esgrima, txikientzako rolerra, nagusientzako reolerra, topkirola, igeriketa, Denok Dantzara, eta helduentzako igeriketa jarduerak antolatzen dituzte.
Errenteria-Orereta: igeriketa, kirol udalekuak, kirol campusak, dantza eskola, tenisa, padela, lerroko patinajea, eta askotariko kirolak.
Pasaian: tenisa, askotariko kirolak, lerroko patinajea, piraguismoa, arrauna eta BTT.
Oiartzun: igeriketa, padelaren hastapenak, spinninga eta aerobika.
Eskualdeko lau udalerriek elkarrekin antolatutakoak: San Pedroko Kalparran piraguismoa; San Pedron , Donibanen eta Trintxerpen, arrauna; Skatea eskualdeko hainbat lekutan; familiarentzako patinajea; BTT, Denok Dantzara eta eskalada. Lezo, Oiartzun eta Trintxerpeko rokodromoetan egingo eskalada ikastaroan zenbait irteera aurreikusi dituzte harkaitz naturaletan praktikatzeko: Puntetara edo San Markoko harrobira.
Ikastaroen inguruko informazio zehatzagoa zabaltzeko asmoz, ikastetxeen bidez banatuko dituzten 7500 diptiko argitaratu dituzte. Horrez gain, informazioa udaletako webguneetan zintzilikatuko dutela iragarri dute. Azkenik, herrietako kirol instalakuntzetan ere banda informazio lortzerik. Hona harremanetarako telefonoak:
Galtzaraborda: 943 44 96 90
Fanderia: 943 344 423
Bekoerrota: 943 51 03 11
: 943 492 552