Sei puntuko gai ordena izango du eztabaidatzeko bihar, asteazkena, tokiko gobernu batzarrak, 09:30etik aurrera.
Jarraian azaltzen den hau:
- Apirileko ohiko bilkurako akta irakurri eta onartzea.
- Biteri kaleko oinezkoen koexistentziarako (17-39 zenbakiak) zoladura jartzeko obren proiektuan kontratua aldatzea.
- Argindarra hornidura adjudikatzea.
- Iruresoro SLri egun daukan lizentzia ordezkatzea, Biteri Kaleko 20. zenbakirako.
- Agifes elkarteari herriaren onurakoak diren eta dirua irabaztea xede ez duten elkarteen erregistroan inskribatzeko eskaera ez onartzea.
- Asociacion de Intervencion Social Gaztediri herriaren onurakoak diren eta dirua irabaztea xede ez duten elkarteen erregistroan inskribatzeko eskaera ez onartzea.