Larunbat honetan egingo dute 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadetako laugarren eta azken jardunaldia, Zumardian. Egun osoko jardunaldia izango da, egun osoko festa handia. 11:00etan hasiko da lehiaketa eta abilidadeko probak eta proba kulturalak burutuko dituzte. Jende asko espero da, besteak beste, bertso proba eta karaokea egingo dituztelako bazkalostean.
Olinpiadetako laugarren eguna
- 11:00: Twister erraldoia.
- 12:30: Pintxo txapelketa.
- 14:00: Bazkaria.
- 16:00: Bertso proba.
- 17:00: Karaokea.
- 19:30: Amaiera ekitaldia.
- 20:30: Kontzertuak: Hondarribiko bi taldek joko dute. Ondoren DJ Aristi, DJ Kanupi eta dantzaldia, Ezten Giro taldearekin.
Bisitatu olinpiadetako atal berezia