Kaiko Herrera eztabaidagai, bihar, Eusko Jaurlaritzan
PSE-EEren ekimenez Kaiko Herrera eztabaidagai izango da bihar goizean Eusko Jaurlaritzan. Legez besteko proposamena aurkeztu du talde sozialistak, Portu Agintaritzari Herrera Iparralde eta Mendebaldeko zein lur ez dituen behar zehaztu dezan eskatzeko eta aipatu lurrak libre uzteko prozesuari ekin diezaion eskatzeko.
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu dio PSE-EEren proposamenari. Hiru eskari egingo ditu EH Bilduk zuzenketaren bidez: Portu Agintaritzari Herrerako lurren jaregiteko prozedura has dezala eskatuko dio; eta Eusko Jaurlaritzari aipatu lurrek publiko izaten jarraitu dezatela eta Pasaiaren biziberritzerako erabil daitezela, eta azkenik, Herrerako lurretan egin beharreko hobekuntzetarako dirua jar dezala, eta Udalak eta herritarrek adostutako garapena errespetatu dezatela.
Eztabaida 11:30ean hasiko da.