Hezetutako haziak, larruzko, egurrezko eta ehunezko arkeologi aztarnak izango dituzte hizpide Gordailuan (Auzolan 2-3 ) hilaren 10ean, larunbata. Izan ere Hezetutako materialen arkeologioaren gaineko mintegia egingo dute goizeko hamarretan hasi eta 14:00ak arte. Arkeolan Fundazioko Pia Alkain, EHUko Arkeobotanika Laborategiko Aitor Larrazabal eta CSIC-EHA Erromako Leonor Paña Chocarro izango dira hizlariak, Arkeolan Fundazioko Mertxe Urteagak Moderatuta.
Urez betetako sedimentuak dituzten aztarnategietan erabili beharreko azpiegiturak eta ekipamenduak azalduko dituzte, eta baita hazien laginketak egiteko estrategiak ere. Bustita dauden bilduma organkoean aurre kontserbazioaz, azterketa kronologikoa eta antrakologikoaz, eta bildumek duten balio ikaragarriaz ere ariko dira hizlariak mintegian.
Aforoa mugatua denez izena eman beharko dute interesdunek. Bi bide dituzte horretarako, 943 63 82 18 telefono zenbakira deitu edo
arkeolan[abildua]arkeolan.com helbidera mezua bidaltzea.