Herri kanta jaialdiko bilera 12an izango da, eta ez 9an
Hilaren 12an, astelehenez, egingo dute Hondarribiko Herri Kanta Jaialdian parte hartuko duten taldeetako zuzendarien arteko bilera, eta ez 9an, hasieran iragarrita zegoen bezala. Agenda arazoak medio, udalak atzeratu du bilera hori. Hala, hilaren 12an egingo dute, 13:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Jaialdia koordinatu eta taldeek elkarrekin abestuko duten kanta erabakiko dute, besteak beste, astelehenean.