Haur lapurtuen gaineko hitzaldia, asteazkenean
SOS Haur Lapurtuak elkartearen eskutik, bihar, asteazkena, haur lapurtuen gaineko hitzaldi bat emango dute, 19:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean.
Bertan parte hartuko du Francisco Gonzalez Tena soziologoak. Gaiaren gaineko informazioa emango du, eta baita aholkuak ere biktimak izan daitezkeenei; hala nola, zein pauso eman behar dituzten.