Genero formakuntza tailerra egingo du Emekik asteartean
Emekik genero formakuntza tailerra emango du hilaren 6an, 16:00etan, San Pedro kaleko egoitzan. Emakundek babestutako ekintza da eta Neus Alberto berdintasuneko teknikariak zuzenduko du. “Hondarribiko emakume guztientzat irekita dago”, nabarmendu dute Emekikoek.