Sehnde herriko ikasleak
Ama Guadalupekoa ikastetxearekin duten elkartrukearen barruan, Alemaniako Sehnde herriko KGS Kooperative Gesamtschule eskolako Batxilerreko lehen mailako ikasle talde bat bisitan dago Hondarribian. Gaur udaletxean izan dira eta, udalaren izenean, Juan Mari Altuna alkateordeak eta Lupe Olaskoaga eta Kalixa Silanes zinegotziek harrera ofiziala egin diete.
Ondoren, Arma Plaza Fundazioak gidatuta, alde zaharrean barrena ibili dira eta datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte herrian. Bilbo eta Donostia bisitatzea ere asmo dute.