Odola emateko aukera izango da asteartean eta asteazkenean
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak deituta, odola emateko aukera izango da Errenteria-Oreretan datorren atseartean eta asteazkenean. Lehenengo hitzordua, asteartekoa, Reyna areoan izango da 18:30etik 20:30era. Ordu berean izango da bigarren hitzordua, azken hori, Beraungo anbulategian.
Elkartetik herritarrak deitu dituzte odola ematera eta batez ere gazteak animatu dituzte bat egitera.