Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatuko dute datorren igandean, hilak 11, Senperen, eta bertara joateko autobusak antolatu ditu Errenteria-Oreretako Saretuz egitasmoak. Autobusa Zumarditik irtengo da 8:30ean eta Senperetik bueltan, berriz, 19:00etan. Interesdunek
inprimakia bete behar dute. Autobuserako txartelak berriz, hilaren 11n bertan, geltokian izango den arduradunak izango ditu. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 12 urtera bitarte berriz, 5 euro.
Saretuzek herritar guztiak deitu ditu Herri Urratsekin bat egitera, “elkarrekin euskararen eta ikastolen alde, festa giroan, eguna igarotzera”.