Lino, Markola, Alaberga eta Don Boscoko garajeetan alokiaruan hartzeko plaza libreak daudela jakinarazi du Errenteria Garatuz udal sozietateak. Kanpaina hasi zuen joan den hilabetean Garatuzek udal garajeen alokairua bultzatzeko. Prezioak merketu zituen horretarako, eta kanpaina arrakastatsua izaten ari dela esan dute udal sozietateak. Izan ere, kanpaina abiatu zutenetik 43 garaje eta 8 trasteleku alokatu dituzte.
Plazen prezioak
Linoko garajean :
- Plaza motorrentzat 8 metro koadro arte, 20 euro hileko.
- Plazamotorrentzat 8 metro koadrotik gora, 25 euro hileko.
- Plaza irekia autoentzat, 60 euro hileko.
Markolako garajean:
Alabergako garajean:
- Plaza irekia motorrentzat, 8 metro koadro arte, 20 euro hileko.
- Plaza motorrentzat 8 metro koadrotik gora, 25 euro hileko.
- Trastelekuak, 7,80 metro koadro eta 10 metro koadro artekoak, 30 euro hileko.
Don Boscoko garajean:
- Plaza irekia autoentzat, 40 euro hileko.
- Plaza itxia autoentzat, 100 euro hileko.