Antxoko Jai Batzordeak hirugarrenez antolatu du Antxoberfest, Antxoko garagardo festa. Hilaren 8an (ostegunean) zabalduko dute Gure Zumardiko karpa, eta hilaren 10ean bukatuko dira garagardoaren festaren barruko ekitaldiak. Orotara, hamar garagardo dastatzeko aukera izango da bertan, baita jakiak ere. Horrez gain, zozketak, musika eta bestelako ekitaldiak izango dira. Ondorengoa da egitarau zehatza:
Hilak 8, osteguna
- 19:00etan, Antxoberfest-en hasiera eta gunearen irekiera.
- 19:05an, aurtengo garagardoen aurkezpena.
- 19:30ean, Alkarkide txarangaren emanaldia.
- 00:00etan, gunea itxiko dute.
Hilak 9, ostirala
- 19:00etan, gunea zabalduko dute.
- 20:00etan, txarangaren saioa.
- 22:00etatik aurrera, DJ festa.
- 02:00etan, gunea itxiko dute.
Hilak 10, larunbata
- 11:00etan, moto klasikoen etorrera.
- 12:00etan, gunea txaranga batekin zabalduko dute.
- 14:00etan, herri bazkaria paella erraldoiarekin helduentzat (6 euro) eta haurrentzat makarroiekin (3 euro).
- 16:00etan, txikientzako puzgarriak eta zezen mekanikoa.
- 18:00etan, kantu jirako kideen saioa.
- 19:00etan, Alkartasuna Dantza Taldeak 50 urte bete dituelako, Garagardoaren Kofradiako kide izendatuko dute.
- 20:00etan, Luzuriaga Martxan herri ekimenaren aurkezpena.
- 20:00etan, Zozongo perkusio taldeak saioa hasiko du.
- 23:00etan, Alaiki taldearen kontzertua, eta ondoren, DJak.