Udaletxeko erakusketa
13:00etan egingo dute, Oiartzungo udaletxean, Oiartzun eta Karaez 20 urtez senidetuta daudela ospatzeko ekitaldi ofiziala. Karaezkoak jada Oiartzunen daude, eta hainbat toki bisitatzen ari dira, baina biharkoa izango da bi hamarkaden ospakizunen ekitaldi handia.
Horren ondoren, bazkaria egingo dute Girizia elkartean, Atzo bukatu zen bertarako sarrerak erosteko epea. Eta nola ez, egun hauetan guztietan zehar erakusketa dago jarrita udaletxeko areto nagusian, 20 urteek eman dituzten irudi esanguratsuenekin. Bertakoa da irudia.