Korta, Oiartzabal, Maritxalar, Goñi, Seco eta Madina, igandean, Errenteria-Oreretan
ETBk Conquistour saioaren edizio berri bati ekin dio, horren grabazioekin hasi dira. Eta Errenteria-Oreretan egingo dute lehenengoa, igandean, 17:00etatik aurrera Oiartzun ibaian.
Bertan, herriko koadrila batek, Jose Luis Korta, Juanito Oiartzabal, Manu Maritxalar, Mikel Goñi, David Seco eta Julen Madinaz osatutako talde bati aurre egin behar dio hainbat probetan. Hori izango baita aurtengo Conquistourren oinarria: hainbat herritako koadrilek El conquistador del fin del mundo programako kapitain izandakoei aurre egin beharko diete, aurrera egiteko.