Irungo Udaleko Kirol Departamenduak programa berezia abian jarri du, hirian eta landa eremuetan ibilketa nordikoaren praktika bultzatzeko, “ibilketa horren ezaugarriak eta onurak herritarrei hurbiltzeko. Ariketa osasungarria egiten da, eta edonoren eskura dago”. Makilekin lagunduta egiten dute oinez ibilketa horretan dabiltzanak.
Horren barruan, irteera egutegi bat zehaztu du udalak ibilketa hori praktikatzeko, eta hiriko hainbat eragileri zuzenduko diete informazio hori. Programaren jardunak Igande Sasoiren barruan egingo dituzte: lehen irteera igandean egingo dute, eta hiriko ikastetxeetako gurasoen elkarteek parte hartuko dute. Informazio gehiago
Kirol departamenduaren webgunean dago.