Egin ditu lehen urratsak Errenteriako Eskulangintza Azokak
Atzo zabaldu zuten Errenteria-Oreretako Euskal Herriko Eskulangintza Azoka. Goizetik ehunka izan ziren Merkatuzarren dauden 44 postuak bisitatzera, eta horietan erostera joan ziren errenteriarrak eta bisitariak. Gaur, bihar eta etzi zabalik izango da azoka, goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin. Ondokoak atzoko hainbat irudi dira.