Mugikortasun arazoak dituztenentzat etxetik ateratzen laguntzeko zerbitzua martxan da
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, bihartik aurrera, berriro martxan egongo da Escalamovil bezala ezagutzen den zerbitzua. Horren bidez, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzen diete etxetik ateratzen edo sarrera errazten.
Errenteria-Oreretan bizi diren pertsonei dago zuzendua, gurpil aulki behar dutenei edota ezintasun iraunkorra nahiz denboraldikoa dutenei. Nolanahi ere, traba arkitektonikoak direla eta, kalera jaisteko zailtasunak dituztenei.
Zerbitzua arratsaldez dago zabalik, 16:00etatik 20:00etara eta astelehenetik ostiralera.
Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuen Arloan edo 943 44 96 04 telefono zenbakian.