Mikel Markezen kontzertua, maiatzaren 11n Oiartzunen
Mikel Markez abeslari oreretarrak kantaldia emango du hilaren 11n, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Indar bat dabil lana aurkeztuko du, bere hamargarren diskoa. Udalak eta Gure Esku Dago herri iniziatibak antolatu dute kantaldia, eta sarrerak jada salgai daude, 10 euroan, Garmendi txokolategian, Elorsoro kiroldegian eta Amazkar tabernan. Sarrerak egunean bertan udaletxean erosiz gero, 12 euroko prezioa izango dute.
Ez da bakarrik egongo oholtzaren gainean Markez. Musikari taldearekin joango da Oiartzunera, Arkaitz Miner, Satxa Soreazu eta Amaiur Cajaraville ondoan izango dituelako.