Jaiak Moskun mantentzeko aldarrikatu dute berriz ere
Jaiak herriak ez Ficoban lelopean sortutako plataformak protesta jardunaldia burutu zuen atzo San Juan plazan. Apirileko udalbatzarrarekin bat egin zuen aldarrikapen egunak. Hala ere, entzungor mantendu ziren herriko udal taldeetako ordezkariak. Elkartasun moduan, soilik Bilduren udal taldeko kideek ekimenaren aldeko kamisetak jantzi zituzten.