Irungo kaleak bete ditu LABek Maiatzaren Lehenean
https://www.youtube.com/watch?v=FZFovPN-VU4&feature=youtu.be
Ehunka lagun bildu dira Irunen Maiatzaren Lehenaren harira, LABek deitu duen eskualdeko manifestazioan. Eguerdian bildu dira San Juan plazan, eta handiak Zabaltza plazara arteko bidea egin dute.
[nggallery id=71]
Ehunka lagun bildu dira Irunen Maiatzaren Lehenaren harira, LABek deitu duen eskualdeko manifestazioan. Eguerdian bildu dira San Juan plazan, eta handiak Zabaltza plazara arteko bidea egin dute.
Manifestazioa hasi aurretik, hainbat performance egin dituzte, kapitalistek herritarrei eragiten ari dieten zapalkuntza agerian uzteko. Esaterako, horiek diruarekiko duten morrontza salatu dute. Era berean, lanean hildakoak irudikatuz, bi panpina jarri zituzten. Euskal Herrian, urte hasieratik, hamabost langile hil direla gogoratu zuten. Ernairen bidez, gazteen prekarizazioa ere irudikatu zuten, eta larunbat honetan Bilbon deitu duten manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu zuten.
Ondoren, Oarsoaldeko eta Bidasoko LABeko arduradunek pankarta eskuetan hartu, eta erdialdeko kaleak zeharkatu zituzte: Langileok erabaki Euskal Herrian erabaki dezan lelopean. Ez ziren pankarta bakarrak izan, ordea, eta jarraian, pentsio duinak eskatzen zituen beste bat ikus zitekeen. Era berean, Aitzol Gogorza gaixo dagoen Errenteria-Oreretako presoa etxean nahi dutela aldarrikatzen zuen kartela ikus zitekeen.
Jarraian, egungo sistemaren parte diren langabezia, sumisioa, xenofobia, patriarkatua, esklusioa eta kapitalismoa jartzen zuten kartelak banan-banan kentzen joan ziren hori jasaten ari diren pertsonek, beste eredu sozial bat nahi dutela irudikatuz. Internazionala ere abestu dute ekitaldiaren hondarrean.