Christian Lavernier
Gaur abiatuko da Hondarribiko XII. Nazioarteko Gitarra Jaialdia. Igandera arte arloko profesional handiez gozatzeko aukera izango da, doan gainera. Atzo egin zuten aurkezpena udaletxean, bertan jaialdiaren zuzendari Carles Pons eta Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzia egon zirelarik.
Hondarribiko Hirigune Historikoa izango da jaialdiaren bihotza, lau kontzertuetatik hiru bertan burutuko baitira, bi Kultur Etxean eta beste bat Paradorean. Laugarrena Irungo Oiasso Erromatar Museoak jasoko du.
Jaialdiari lotuta,
Musika ikusteko: munduko lautak goiburuko erakusketa bisitatu daiteke Arma Plaza Interpretazio Zentroan, ohiko ordutegian. Jose Luis Loidik eta Lourdes Yarzak munduan zehar bildutako 50 laut tresna jasotzen ditu bildumak.
Hondarribiko XII. Nazioarteko Gitarra Jaialdia
- Hilak 1, osteguna. Christian Lavernier. N. Coste, J.K. Mertz, R. Dyens eta abarren piezak joko ditu. 20:00etan, Paradorean.
- Hilak 2, ostirala. Flauta eta gitarra bikotea, Roberto Orengo (flauta) eta Diego Campagna (gitarra). Paganini, Carulli, Castelnuovo-Tedescoren lanak interpretatuko dituzte, besteak beste. 20:00etan, Kultur Etxean
- Hilak 3, larunbata. Lukasz Kuropaczewski. Beste autoren artean, Albeniz, Giuliani eta Ponceren piezak joko ditu. 20:00etan, Kultur Etxean.
- Hilak 4, igandea. Serra-Pons bikotea (flauta eta gitarra). Egileak: Tom Jobim, S. Joplin, C. Machado, eta abar. 12:00etan, Irungo Oiasso Erromatar Museoan.
Kontzertu guztiak doan dira.