https://www.youtube.com/watch?v=IwEVkSrenm4&feature=youtu.be
ESK, CGT, Eilas, CNT eta Cobas sindikatuak martxan irten dira Errenteria-Oreretako Zumarditik Donostiara bidean, Maiatzaren Lehenean. Bertan, manifestazioa 12:00etan abiatuko da Bulebarretik.
Donostiara martxa egin dute ESK, CGT, Eilas, CNT eta Cobas sindikatuek Donostiara.
Donostiara bidean dira ESK, CGT, Eilas, CNT eta Cobas sindikatuak. Errenteria-Oreretako Zumardian bildu dira hamarnaka lagun 10:00etan, eta banderak, globoak eta pankarta eskuan abiatu dira hiribururantzat.
Lana, ogia, etxebizitza denontzat. Lanaren eta aberastasunaren banaketa izan da pankartaren leloa. Izan ere, egungo egoera sozialari buelta emateko sistema sozial eta ekonomikoa aldatu behar dela aldarrikatu dute. “Lanaren banaketa eta aberastasunaren banaketa da krisiaren irtenbide bidezkoa”.
Hori izan zela joan den martxoaren 22ko Duintasun Martxen aldarria esan dute, eta horregatik atera direla gaur ere kalera.