
Erretiratuen elkarteko, Niessen Zinemak eta Errenteriako Udaleko ordezkariak.
Udalaren arabera, erretiratuei zuzendutako Zinema Zabalduz iniziatiba emaitza onak ematen ari da, eta erretiratuak “pozik” agertu dira. Ia gehienetan aretoa bete dutela gaineratu du. Hori kontuan hartuta, zikloa ekainera arte luzatzea erabaki du. Azarotik gaur arte, 11 pelikula eman dituzte.
Bi ostegunetik behin egiten dute, eta zinemarako sarrera eta emanaldiaren aurreko kafea 2,40 euroan eskura dezakete. Horretarako, erretiratuen elkarteren bateko txartela aurkeztuta nahikoa da.
18:00etan hasten da proiekzioa Niessen zinemetan, eta ordu erdi lehenago hasten dira kafea ematen