Luis Marianoren omenezko entzunaldia izango da gaur, Amaian
Luis Marianoren mendeurrena dela eta, haren omenezko entzunaldia antolatu dute gaur arratsalderako, Amaia KZn. Irungo Udalak eta hiriko zenbait elkartek elkarlanean antolatzen ari diren ekintzen barruan kokatu dute entzunaldi hau, eta seigarren emanaldia da dagoeneko gaurkoa.
Abeslari irundarraren kantez gain, haren argazkiak ikusteko aukera izango dute Amaian bertaratzen direnak. 19:00etan ekingo diote emanaldiari, eta sarrera debalde izango da.