Igande honetan, maiatzak 4, taldeko argazkia egingo du Hondarribiko Gure Esku Dagok Gipuzkoa plazan, 12:00etan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak argazki anitza egin nahi du, arlo eta kolore guztietako herritarrez osatutakoa. Horretarako ari dira lan egiten eta deialdia hondarribiar guztiei zabaldu diete.
Hondarribiko Gure Esku Dagori buruz gehiago jakiteko eta eurekin harremanetan jartzeko bisitatu
taldearen Facebook orria.