Irungo Larreaundi-Olaberriako jaiei hasiera emango diete gaurkoan eta zubia baliatuz, ospakizunak igandera bitartean luzatuko dira. “Jaietan auzokoen parte hartzea nahi dugu, kalea berreskuratu behar dugu” adierazi dute antolatzaileek. Hortaz, adin guzietarako egitaraua prestatu dute auzokideek.
Gaur
- 19:30 Tirri-Tarra Kantu Poteoa.
Bihar
- 08:30 Diana. Los Perolas elkartearen eskutik.
- 10:00 Toka.
- 12:00 Hildakoen aldeko meza.
- 12:30 Irungo Udal Bandaren kontzertua.
- 14:00 Kuadrilen bazkaria.
- 17:00 Txolarte aisialdi elkartearen dantza emanaldia.
- 17:30 Arbesko taldearen dantza erakustaldia.
- 18:30 Lee junior rock and rollaren klasikoak kontzertua.
Etzi
- 14:00 Auzoko jubilatuen bazkaria.
- 17:30 Senideekin mendi martxa auzoko inguruak ezagutzeko.
Larunbata
- 16:00 Haur jolasak.
- 18:00 Haurrentzako askaria, musika eta buruhandiak.
- 22:00 Felix Martinen dokumentalen emanaldia eta diskofesta.
- 23:00 Sokatira herrikoia.
- 24:00 Gaueko txapel jaurtiketa.
Igandea
- 09:00 Txistulari udal taldearen diana.
- 10.00 Mahai tenisa umeentzat eta patata tortilen prestaketa.
- 12:30 Patata tortilen dastaketa.