Maiatzaren 25eko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidez botoa eman nahi dutenentzako zerbitzua abian jarri du Pasaiako EAJk. Hala, Donibaneko nahiz Trintxerpeko batzokietan postaz botoa eman nahi dutenen zain egongo dira Pasaiako EAJk kideak, beharrezko tramiteak egiten laguntzeko hala nahi dutenei. Posta bidezko botoa emateko azken eguna maiatzaren 15a da. Ondokoak dira zerbitzuaren ezaugarriak:
- Trintxerpeko Batzokian, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara.
- Donibaneko Batzokian, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara.
- Informazio gehiago: 608 84 85 99 telefono zenbakira deituz.