Pikoketa taldeak maiatzareko ekintzen gaineko bilera egingo du
Asteazkenean, hilak 30, bilduko da Pikoketa Oarsoaldeko Talde Errepublikanoa. 18:00etan jarri dute ordua Merkatuzarren. Gai zerrendan apirilean, Errepublika Egunaren harira, egindako ekitaldien gaineko balorazioa egingo dute, eta maiatzera begira antolatu nahi dituzten ekintzen gainean ere hitz egingo dute.
Aurreratu duenez, Las maestras de la República dokumentalaren proiektatu nahi dute, maiatzaren 13an, Niessenen. Hori Berdintasun Kontseiluarekin batera ari dira eramaten.