Pentsiodunak berriro elkartuko dira astelehenean
Duintasuna elkarteak berriro deia zabaldu die eskualdeko erretiratu eta pentsiodunei datorren astelehenean, maiatzak 5, egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko. 11:00etan bilduko dira Herriko Plazan. “Pentsio lapurtzen ez uzteko” eskatu diete parte hartzea.
Bertan parte hartzeko zenbait arrazoi eman dituzte: etxe kaleratzeak, pentsio blokeatuak, garraio eta zerbitzu publikoen garestitzea, menpekotasunaren legearen murrizketak, alargunen pentsio “miserableak”, kopagoa eta osasungintzako murrizketak…
Zentzu horretan, beste deialdi bat ere luzatu du Duintasunak: abstentzioa. Instituzioek —Eusko Legebiltzarra, Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, diputazioak eta udalak— Madrilgo “okerkeria, bidegabekeria eta zoritzarra zuzentzeko” zer egin duten galdetu dute, eta zentzu horretan, proposatu dute botoen bidez “zigortzea”.