Endika Garcia eta Josu Illarramendi arku tiratzaileak, bigarren Espainiako ligan
Ostadar-Langaitz arku tiraketa taldeko Endika Garcia eta Josu Illarramendik esperotako maila erakutsi dute Espainiako Ligan, eta bakoitza bere mailan eta bere torneoan bigarrenak izan dira.
Illarramendik, berriz, Europako txapelketako txartela berretsi du, sailkapeneko errondan txapeldunorde izan zelako. Horrenbestez, Europan egoteaz gain, Gazte Mailako Olinpiar Jokoen aurrekoan ere izango da.
Garcia Kadete Mailan izan da txapeldunorde. Aurretik, final-laurdenetan kanpoan utzi zuen bere taldekide Iñigo Etxeberria. Finalean bostera berdindu zuten, baina berdinketa hausteko gezian galdu zuen finala.