Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza katea dela eta, Bidasoatik Iruñera joateko autobusak antolatzen ari dela jakinarazi du Gure Esku Dago Irungo plataformak. Horretarako, bi aukera prestatu dituzte taldeko kideek. Bata, goiza igaro nahi duten lagunei zuzenduta, 09:30ean San Juan plazatik atera eta 13:30ean itzultzeko; eta bestea, egun osoa Iruñean eman nahi dutenentzat, 09:30ean atera eta 19:00etan bueltatzeko.
Autobuserako txartelak 10 euroan daude salgai Hazian, Sunbillan, Brasil gozotegian edota Erletxean (kale Nagusia, 5). Edozein zalantza izanez gero
e-posta bidez kontsulta egiteko adierazi dute antolatzaileek.