Ezkerretik hasita, Alza, Ugalde eta Gevara
Urrian dimititu zuten hiru zinegotziak ordezkatu zituen Hondarribiko Bilduk atzo arratsean egin zen osoko bilkuran. Karlos Gevarak, Olatz Ugaldek eta Sagrario Alzak hartu dituzte Ibai Labaienek, Marilena Castillok eta Juanito Ortizek utzitako lekuak.
Bost hautetsirekin, oposizioko lehen indarra da Bildu eta atzoko hiru izendapenen ostean gobernuak gutxiengoa izango du berriro udalbatzan; EAJk zortzi zinegotzi ditu eta oposizioak bederatzi —Bilduk bost, PSE-EEk bi, eta Hamaikabatek eta PPk bana—.