Asteazkenetik igandera bitartean luzatuko dira Iztietako jaiak. Txupina jaurtitakoan hasiko da festa, eta ekitaldi garrantzitsuenak asteburuan bilduko dira: tortilla, toka eta arrantza txapelketak, krosa, dantza, danborrada…
Asteazkenean, txupinazoaren ondoren, guatekea izango da. Hurrengo egunean, berriz, auzo bazkaria Batasuna elkartean. Aurretik, izena eman behar da Batasuna elkartean.
[box]
Egitaraua
Gaur, asteartea
- 19:30: Ibaiertz eta Illumbe abesbatzen emanaldia, San Jose parrokian.
Bihar, asteazkena
- 20:00: Txupinazoa, eta ondoren, poteoa trikitixarekin.
- 23:00: Guateka, Diputazio plazan.
Etzi, osteguna
- 10:00: Trikitixekin diana, auzoko kaleetatik.
- 11:00: Amulleta kofradiaren emanaldia, auzoko kaleetatik.
- 12:00: Meza, San Jose Parrokian.
- 14:00: Auzo bazkaria, Batasuna elkartean. Izena aurretik eman behar da elkartean bertan.
- 16:00: Jolasak eta tailerrak haurrentzat, Diputazio plazan.
- 17:00-19:00: Mundo animadoren ibilbidea, eta gero, emanaldia, Diputazio plazan.
- Jarraian: Txokolatea, haurrentzat.
Larunbata, maiatzak 3
- 11:00: Hobby Cars elkartearen trenen maketen erakustaldia, Diputazio plazan.
- 12:00: Motor handien erakutaldi eta paseoak Lagartija taldearen eskutik.
- 12:00: Tortilla txapelketa, Donostia kalean.
- 13:00: Toka txapelketa, Hondarribia kalean.
- 16:00-19:00: Arrantza txapelketa, Iztieta pasealekuan, Gurekin elkartearen ondoan.
- 16:00-19:00: Haurrentzako jolas eta tailerrak, Diputazio plazan.
- 18:00: Krosa
- 19:00: Karate, capoeira eta Aikido erakutaldia, Saioa gimnasioan antolatuta.
- 23:00: Eureka taldearen emanaldia, Diputazio plazan.
Igandea, maiatzak 4
- 09:00: Diana, Udal Txistulari Bandarekin, auzoko kaleetan.
- 11:00: Hobby Cars elkartearen trenen maketen erakustaldia, Diputazio plazan.
- 12:00: Batasuna elkartearen danborrada, auzoko kaleetan.
- 16:00: Haur jolasak eta tailerrak, Diputazio plazan.
- 18:30: Jaien amaiera, Furiusek antolatuta.
- 21:00: Jaien amaierako traka, Lezoko zubitik Iztieta pasealekura.
[/box]