Aspaldiko parte hartze handienarekin eta ibilbide berrituarekin egin zen atzo San Markoko mendi lasterketaren ekitaldi berri bat, Errenteriako Atletismo Taldeak antolatuta. Gizonetan Mikel Albeniz donostiarra izan zen lehena 51 minutu eta 33 segundoko denborarekin, eta emakumeetan Olatz Unanue aramarra izan zen azkarrena, ordubete, 5 minutu eta 27 segundoko denborarekin. Orotara 94 parte hartzailek bukatu zuten proba. Ondokoak dira, kategoriaz kategoria, emaitzak:
Gizonak, maila absolutua:
- 1. Mikel Albeniz 51:33
- 2. Carlos Garcia 54:05
- 3. Angel Macias 55:09
Emakumeak, maila absolutua
- 1. Olatz Unanue 1:05:27
- 2. Ana Gonzalez 1:12:22
- 3. Amagoia Mitxelena 1:14:39
Gizonak, beteranoak
- 1. Iñaki Lopetegi
- 2. Alberto Chacon
- 3. Migel Angel Letamendia
Emakumeak, beteranoak
- 1. Ana Cruz 1:17:29
- 2. Ursi Walliser 1:18:02
- 3. Leire Mitxelena 1:18:35
Errenteria Atletismo Taldeko lehenak:
- Oscar Tijero eta Esther Estefania