Dantzaz bete dute San Juan plaza
Eguraldiak lagundu ez arren, Dantzaren Nazioarteko Eguna hartu zuen San Juan plazak larunbatean. Orotariko koreografiak ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren lagunak: tangoa, funkya, hip-hopa… Denera, 19 koreografia ezberdin prestatu zituzten Irungo dantza akademietako ikasleek. 18:00etan hasi eta arratsalde osoan zehar luzatu zen ekitaldia.