Sagardo Eguneko zozketak badu irabazlea: 7703 zenbakiaren jabea. Pertsona horrek bi lagunentzako bazkaria edo afaria irabazi du Donosti sagardotegian (Errenteria-Oreretan dago). Zozketarako txartelak edalontzia eta zapiarekin batera banatu zituzten.
Sagardo Eguneko antolatzaileak pozik agertu dira jendearen erantzunarekin kontuan hartuta, hainbat alderdi ez zirela aldekoak izan: eguraldia, Pazko astea zela eta oraindik jendea oporretan zegoela…
Goizean eta arratsaldean giro polita izan zen Koldo Mitxelena plazan eta Zumardian, eta 36 sagardogileren sagardoa probatzeko aukera izan zen.
Oraindik argazki guztiak ikusi ez dituenak aukera dauka hemen egiteko:
oarsobidasoa.hitza.info/irudiak